XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere despatxoa ordenaren eredua zen.

Paper bakoitza bere tokian jartzen zuen.

Beraz, eta zure bisita atzorako itxaroten zuenez, agian, aurkeztu behar zizkizun pertsonen eta erakusteko zituen tokien zerrendak idatzita eduki zitzakeen.

Horrelakoa zen bera, zehatza, dena aldez aurretik ondo aztertuta eta erabakita edukitzea gustatzen zitzaion gizona.

Bere langelara joan eta begiratu dezakegu.

Kafetegia gurutzatu ondoren han barruan, sukaldearen aurrean eta komunak iragan ondoren zegoen ate baten parean geratu zen enkargatua.

Eskuin eskua sakelean sartu eta giltza sorta atera zuen, haietako bat aukeratuz.

Atea zabaldu zuen.

- Ikusi nolako desordenuan utzi duten - esan zuen Boubak .

Nagusiak beti txukun zuen hau, dokumentu guztiak bere tokian gordeta zituela.

Kaxoiak zabalik zeuden, eta haietatik asko lurrean edozelan botata.

Zolua paperez beterik agertzen zen, denak nahasian.

Mahai gaina, berdin.

- Nagusiaren gorpua hor aurkitu genuen, besaulkian eserita, goialdea mahaigainerantz jausita zuela.

Bi tiroz hil zuten.

Dirudienez, isilgailua erabili zuten, tirorik inork entzun ez zuelako.

- Zein ordutan gertatu zen?.

- Ordu zehatza poliziek jakingo dute, baina guk laurak aldera aurkitu genuen.

Gelan hiru t`erdiak aldera sartu zen.

- Eta, ez duzue inortaz susmatzen? Ez zuen inork norbait gelan sartzen ikusi?.

- Galdeketak poliziek egin dituzte baina badirudi ezetz, inork ez zuela inor gelan sartzen ikusi.